Berdintasunaren ispilua Hezkidetza Txokoan
ezkidetza eta Berdintasun Komisiotik jarduera ezberdinak planteatu egiten dira ikasturtean zehar aurrera eraman ahal izateko. Horietako bat, hezkidetza txokoak girotzea izan da, musikako irakasle eta ikasleen laguntzaz.
Hezkidetza inguruko formakun-tza, ikasgai ezberdientara hedatu da eta, geletan tutorearekin egiten diren jardueretaz gain, musika eta heziketa fisikoetako ikasgaietan ere proposamen ezberdinak burutu dituzte.
Musikako irakasgaian euskal eta munduko emakume musikari ezberdinak landu ondoren, ikasleek lan taldean triptikoak eta muralak burutu dituzte, eskolak dituen hezkidetza bi txokoetan erakusgai jar-tzeko. Gainera, txokoaren girotzea, ikasgeletan egindako proposamenekin osatuz joan da. Proposamenen artean Martxoak 8an egindako muralak edota Emakume Zientzilarien Egunean egindako emakume zientzilari garrantzitsuen proposamenak aurkitu daitezke.
Heziketa fisiko ikasgaian ere emakume kirolari ezberdinak ezagu-tzeaz gain, gela bakoitzak osatzen duen elkarbizitza talde egonkorrak kontutan hartuz, ikasleekin jolas kooperatibo eta hezkidetzarako jolasak landu dira, patioko partzelen barruan jolastu ahal izateko.
Aurten, pandemiak baldintzatutako egoera honen aurrean, ezin izan dugu "Patio Lagunak" ekimena aurrera eraman baina, gure patio hezkidetzailerako proposamen eta elementu ezberdinak pentsatzen ari gara. Horretarako, Kontseilu Txikiaren bitartez, patioan jarriko dugun elementu berri bat adosten ari gara. Prozesua oso polita izaten ari da, eta ikasleen partehartze oso handia izaten ari da. Berdintasunean igeri egiten duen gizarte bat lortuko dugu!
Más en Sociedad
-
Ola de solidaridad con Villamanín: comisiones de fiestas de otros municipios envían décimos de la Lotería del Niño
-
Los pediatras piden vacunar a los niños contra la hepatitis A tras el repunte de la enfermedad
-
Del fuego a la prevención: cómo cambió el ocio nocturno en el Estado tras la tragedia de Murcia en 2023
-
El Papa León XIV visitará España en junio: estas son las ciudades que probablemente recorrerá