Ostegun honetan, goizeko 11.00etan, Aspace Bizkaiak Korrikarekin bat egingo du, eta ekimen honen lekukoa hartuko du Mungiako Aspace Bizkaiko Landetxobaso Etxea egoitzan, ibilbidea Atxurizubitik Ertzaintzako egoitzara arte egiteko.

Bertan, burmuin paralisia duten pertsonak protagonista izango dira eta lekukoa eramango dute, elkarteko beste kideekin batera. Izan ere, guztira elkarteko 120 pertsona inguruk parte hartuko dute; 60 burmuin paralisiarekin, 50 langile baino gehiago, eta gainerakoak familia eta boluntarioak. Elkarrekin euskararen alde egingo dute korrika.