Korrikaren 22. edizioak amaiera beroa izan du igande eguerdian Donostiako Bulebarrean. Udaberriko eguraldi epelak ez ezik, milaka herritarren txalo eta emozioz beteriko euskararen aldeko oihuek ere besarkatu dute ekimena bere azkenengo metroetan. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako haur, nerabe, gazte, heldu eta adinekoak bertan izan dira, urtebete atzeratu behar izan zen Korrikari berezi honi laister arte esateko, hamaika egun eta hamar gauren ostean.

Eguzkia ia irten berri zegoela iritsi da Korrika Donostiara, Errekaldera. Orduerdi inguruko atzerapenarekin sartu da Gipuzkoako hiriburura, 07.36etarako aurreikusita bazegoen ere. Añorgatik pasa eta Antiguo ere gurutzatu du; auzo honetan eraman dute lekukoa, 2.527. kilometroan, NOTICIAS DE GIPUZKOAko langileek. Ondoren, erdigunetik barrena, gainontzeko auzoetatik igaro da, ahalik eta eguerdia iritsi berritan, Bulebarrean sartu den arte. Milaka euskaldun eta euskaltzaleren parte-hartze eta konpainia izan du ibilbideak Donostiako kaleetan.

12.40tan igaro da Korrikaren lekukoa Bulebarreko Zumardiko amaiera puntutik, aurreikusi baino hamar minutu eskas beranduago. Karmele Jaio, idazle eta egunkari honetako kolaboratzailearen, eta Aize Otaño, Astigarragako euskaltegiko irakaslearen eskuetan egin du azkeneko kilometroa.

Jaio da Euskal Herriko 2.575 kilometro bisitatu dituen mezuaren egilea Bulebarrean idazkiaren irakurketa egin duena Zikindu dezagun, beraz, euskara; lohitu dezagun bizitzaz

etiketak alde batera uzteko gonbidapenalasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri

ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik

Kukai dantza taldeak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eginiko koreografia batekin bukatuHitzekin

festa giroa luzatzeko aukeraDonostiako leku ezberdinetan prestaturiko zortzi espazioetanKontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, azokak, jaki dastaketak eta beste hainbat ekintzez