Orain dela 2.500 urte landatzen da letxuga, aldatu al dira teknikak azken urteetan?

Bai, gaur egun landatzeko modu berriak daude. Guk landaketa hidroponikoa erabiltzen dugu eta, honi esker, urte guztian zehar izan ditzakegu barazkiak. Landaketa mota honetan, landarearen zainak elikadurarako beharrezkoak diren gaiez hornituta dagoen substratu hil batean sartzen dira: goroldio, hondar, plastikozko apar, zerrautsean, etab.

Zuen baserrian mota desberdineko urazak landatzen dituzue?

Gehien kultibatzen duguna Batavia da baina honen barruan mota desberdineko barietateak daude, batzuk negura hobeto egokitzen dira eta beste batzuk, udarara. Bataviaren barruan, Saioa eta Edurne izeneko barietateekin ere lan egiten dugu. Hauetaz gain, narcor, hoja de roble (kolore gorrikoa) eta francesa delakoarekin ere lan egiten dugu.

Zein hilabetetan landatzen dituzue urazak?

Barazki zaleek urte guztian zehar lortu dezakete letxuga. Hemengo klima dela eta, neguak ez dira oso hotzak eta negutegiei esker ekoitzi ditzakegu mota desberdineko letxugak.

Zuentzako beharrezkoak dira babestutako negutegiak?

Guretzat bai, bestela neguan oso berdura gutxi izango genuke baserrian. Halere, gaur egun gauzak asko aldatu dira eta teknika berriek urte guztian zehar berdura izateko aukera ematen dute.

Zein motako zaintza behar du letxugak ondo hazteko?

Ondo ongarritutako lurra ezinbestekoa da, nik konposta erabiltzen dut. Letxuga aldatu berria dagoenean ureztatzea beharrezkoa da, lurrera ondo itsatsi dadin. Askotan plastiko batez estaltzen ditugu letxugak behar bezala hazten uzten ez dioten belarrak saihesteko helburuarekin.

Landaketak sor ditzakeen arazo nagusiak?

Barraskilo eta bareek landare txikiak jaten dituzte. Hostoak usteldu edo hondatzen dituzten gaitzak ohikoak ditu letxugak. Intsektu batzuk ere kaltegarriak dira: euli zuriak edo landare-zorriak.

Non saltzen dituzu letxugak?

Gehiena Donostiako San Martin azokan saltzen dugu. Horretaz gain, partikularrei ere saltzen dizkiegu gure produktuak, normalean familiak izaten dira.