Axi Muniain / SURFLARIA

“Euskara bizirik mantentzeko ezinbesteko ekimena iruditzen zait”

10.02.2020 | 05:49
Axi Muniain.

Axi Muniain zarauztarrak betidanik izan du erlazio estua SalbatoreMitxelena ikastolarekin. Olatu handietako surflaria aurtengo Kilometroak antolatzen dituen ikastolaren parean jaio zen, ZubiaurreBerri izeneko baserrian. Haurtzaroa baserritik ikastolara eta ikastolatik Arguiñanoko arrapalara etabuelta eman zuen.

Ikastolako garaiaren oroitzapengoxoak ditu Muniainek: "Jaietanikastolak beste kolore bat hartzenzuen. Gogoan dut klasekide guztiakMielotxinetaz jantzi ginenekoa".

Lehenengo Kilometroak umeazela bizi zituen surflari zarauztarrak: "Heldua izatean Kilometroetako zein bazterretan egongo nintzenimajinatzen eman nituen nire lehenengo Kilometroak".

Dagoeneko dexente hazi da AxiMuniain eta aurtengo edizioan parte hartze aktiboa izango du. Higunean izango da; hots, bere txikitako ikastolan. Surfeko mugimenduak simulatzen dituzten Carversurfskaterekin izango da Muniainhainbat ekimen antolatzen. Besteak beste, arrapala bat muntatukodute gazteak bertan patinetean ibili daitezen. Halaber, patinete haueninguruko tailerra eta solasaldiaizango dira Axi Muniainen eskutik. 

Era berean, nabarmentzekoa da tarp surfing izeneko jarduera."Lonamoduko bat erabiliz hodi erraldoibat egiten da patinetearekin gainetik pasatzean. Txikientzat beraienlehendabiziko tutua edo olatu XXLa izango da", azaldu du surflarizarauztarrak.  

Kilometroak jaiari dagokionez, AxiMuniainek beharrezkoak jotzenditu tankera honetako ekimenak:"Kilometroak aukera polita etabeharrezkoa iruditzen zait dirupoltsak sortu eta gure hizkuntzaeta nortasuna sustatzeko. Euskarabizirik mantentzeko ezinbestekoekimena iruditzen zait Kilometroak", nabarmentzen du Zarauzkosurflariak. X. de la Linde