- Etapa bat bukatzen ari gara eta DBH-ra joango gara hurrengo urtean. Baina, zer egin dugu orain arte? HH, LH ia osoa... Zeinen ongi egoten ginen Haur Hezkuntzan. Oroitzapen politak ditugu baina, nolakoa da oraingo HH? Guk bizi genuenaren antzekoa izango ote da? Hoberena HH 5-eko laguntxoei galdetzea dela pentsatu dugu.

Gustura zaudete ikastolan? Goizetan gogoekin etortzen zarete?

-Gustura etortzen gara, kontent maskarak egiten ditugulako eta jostatzeko gogoekin etortzen garelako.

Nolakoa da zuen egun bat HH-n?

-Lehenengo borobilean egunari buruz solasten gara. Gero pixka bat jostatzen gara, margotzen dugu eta gero sintonia egiten dugu etzanda (musika lasai bat aditzen dugu). Ba-tzuetan eskulanak egiten ditugu: buztinarekin, margotu, plastilina... Ber-tze batzuetan batuketak, ipuinak aditu...

HH dibertigarria da? Zergatik?

-Bai, hagitz dibertigarria da. Errekreo luzeak izaten ditugu. Irakurtzen badakigu eta aunitz gustatzen zaigu. Salto gelara joaten gara eta salto gelan gehien gustatzen zaiguna ipurdiz botatzea, sokarekin jostatzea eta etxeak egitea da. Ah, eta blokeekin egindako pareta botatzea!

Zein da ikastolan egiten duzuen gauza gustukoena?

-Margotzea, egur puskekin gauzak eraikitzea, piraten txapelak egitea, sukaldetxoan janaria prestatzea...

Gelan txokoak al dituzue? Zein da zuen txoko gustukoena?

-Bai, txoko desberdinak ditugu eta gure gustukoena kaplak dira (eraikuntza).

Egunero arduradun bat duzue? Zer egiten du arduradunak?

-Egunero arduradun bat dugu. Arduradunak hamaiketakoa bana-tzen du eta argiak piztu eta itzaltzen ditu.

Nolakoak dira zuen errekreoak?

-Kaxekin egiten ditugun etxetxoetan jostatzea gustatzen zaigu. Gurpilekin eta makilekin jostatzen gara baina bertze batzutan materialik gabe.

Eta kanpora joaki zarete normalean?

-Bai, kanpora joaki gara eta kanpoan jostatzen gara. Batzutan beheitiko patioan egoten gara eta bertzetan ikastola kanpoko maldan hostoekin, makilekin... jostatzen. Herrian barna ere ibiltzen gara leku berriak ezagutzen.

Gu sartu baino lehenago zer egiten ari zineten?

-Zuek sartu baino lehen borobil batean hamaiketakoa egin dugu.

Fruta plana egiten al duzue? Eta gustatzen zaizue?

-Bai, gustatzen zaizkigun fruta ba-tzuk hauek dira: sagarra, udarea, mandarina... Baina egunero fruta desberdin bat jaten dugu.

Orain zer ari zarete ikasten?

-Matematikan zenbakiak ikasten ari gara. Batuketak egiten ikasten ari gara pixka bat eta alfabetoa ere bai. Egun hauetan inauterietako apaingarriak egiten ari gara.

Zer nahiago duzue margotu ala jostatu? Zergatik?

-Jostatzea gustatzen zaigu disfruta-tzen dugulako eta ongi pasatzen dugulako etxeak egiten.

Faltan botatzen duzue HH guztia elkarrekin egotea? Zergatik?

-Bai, gustatzen zaigu bertzeekin egotea eta lagunak egitea.

Nola sentitu zineten gela aldatzerakoan?

-Ongi. Gustatu zitzaigun, gela hau ere polita delako eta jostailu aunitz ditugulako.

Nolakoa nahiko zenuten izatea ikastola? Zergatik?

-HH 3-koek duten rokodromoa izan nahiko genuke. Eskalatzea gustatzen zaigulako eta berexia delako.

Ezagutzen al dituzue Argitxo eta Zirika?

-Bai! Barregarriak dira, ongi pasatzen dugu beraiekin eta handiak dira.

Eta hurrengo urtean LH1 hasiko duzue. Urduri zaudete?

-Bai, urduri gaude. Ez dugu LH 1 ezagutzen eta ez dakigu nolakoa izanen den. Uste dugu jostatzeko aukera guttiago izanen dugula eta ez dugu lan egiteko gogorik. Irakasle berriak ezagutzeak urduritzen gaitu.

Nolakoa uste duzue izango dela LH 1?

-Uste dugu gela handia izango dela eta gauza berriak egingo ditugula.