Txapelketa. Etxahun Lekuek (Larrabetzu, 1980) irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bilboko Miribilla pabilioian burutu zen finalean, Lekue eta Xabat Galletebeitia ibili dira nor baino nor finalean. Azkenean, larrabetzuarrak 930 eskuratu ditu eta Galletebeitiak, berriz, 893,5. Haien atzetik gelditu dira Jone Uria (549,5), Onintza Enbeita (538), Ibon Ajuraigojeaskoa (535,5), Nerea Ibarzabal (534), Miren Amuriza (531,5) eta Beñat Ugartetxea (510,5). Xabier Amurizak jantzi dio Lekueri garailearen txapela. Argazkia: Oskar Gonzalez