BILBO. Oskar Alegriaren "Zumiriki" filmak Veneziako Mostran lehiatuko du. Zinemagileak poz handiz hartu du albistea. Dokumentalak Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du. Alegriaren esanetan“fikziozko istorio definiezin bat” da, inongo generotan sailkatzen zaila.

Veneziako mostra abuztuaren 28tik irailaren 7ra ospatuko da. Aurtengo edizioan, jaialdiak Pedro Almodóvar zinemagileari eta Julie Andrews aktoreari emango die Ohorezko Urrezko Lehoia.

Oskar Alegria bera da filmaren protagonista; lau hilabetez isolatu baitzen baso erdiko etxola batean filmaketa egiteko, baratze bat, bi oilo eta 70 liburu lagun zituela. Izenburua ematen dion hitzak “ibaiko uharte” esan nahi du eta, hain zuzen, Alegriak haurtzaroan ezagutu eta presa baten eraikuntzarengatik urperatua gelditu zen uharte bati egiten dio erreferentzia.

Mostrako Orizzonti saileko zuzendari Alberto Barberak ere, “zinemaldi osoko pelikularik definiezinena” dela esan du, baita “eszena bakoitzak ideia harrigarri bat planteatu eta garatzen” duela ere.

Veneziako Mostraren 76. edizioa izango da aurtengoa, eta abuztuaren 28tik irailaren 7ra egingo da Italiako hirian. Aurten, jaialdiak Pedro Almodóvar zinemagileari eta Julie Andrews aktoreari emango die Ohorezko Urrezko Lehoia. Alegriaren lana hartuko duen Orizzonti saila jaialdiko bigarrena da garrantzian, Sail Nagusiaren ostean.

Emak Bakia baita

Bere lehenbiziko dokumentalarekin, Emak Bakia baita, mundu-mailako hainbat jaialditan izan zen zinemagilea, eta 15 sari eskuratu zituen.