Arrosadiako auzoan geneukan bajera duela bizpahiru urte utzi genuen. Bertan irrifarrak ziren nagusi, eta musika ere. Vendetta taldea noizbehinka entzun zen, ez askotan egia esanda eta Pello Reparezen baimenarekin, gurea bai dela harribitxia. Asier Martinez Etxarte da harribitxi hori, gure altxorra.

Jende asko altxatu da aste honetan berarekin batera hesiak jauzteko, eta askok disfrutatu eta sufritu dugu berarekin batera. Batez ere, disfrutatu. Eta ez da erraza goizeko laurak izanda telebistaren aurrean disfrutatzea. Beraz, eskerrik asko Asier!

Alabaina, atleta baino pertsona hobea da gure Asier. Beti irrifar batekin eta laguntzeko prest. Topikoak dirudite, baina hala da. Agian garrantzitsuena da beti barre egiteko prest dagoela, eta hori kuadrillan ezinbestekotzat jotzen dugu.

Musean kaxkar, ez kuadrillako kaxkarrena, baina askotan patxaran koparekin. Futbola ez zen bere kirola, argi dago, baino behintzat korrika egiten zuen, gezurra dirudi€ Azkenaldi honetan guztiok garagardoa edota kubata eskutan geneukala, tipoak menta poleo batekin€ hori meritua! Barkatu juerga botatzera gonbidatzeagatik, ona izango da hurrengoa!

Bere hiztegi arraroa ulerterraza ez da, parsero! Los rangos ya tu sabes! Azpilagañatik tokiora! Eskerrik asko Asiertxo!