Nafarroa Oinez lurraldeko ikastola guztien besta handia izanik ere, edizio bakoitza antola-tzen duen ikastolak une zehatz batean dituen erronka eta beharrei aurre egiteko ekimen erraldoia ere bada. hau, lehenik eta behin, Ikastola eta Nafarroako Erdialdeko jendearen arteko topaketa bideratzeko Hartara, Tafallako Garcés de los Fayos Ikastolak argi utzi du zein-tzuk diren bestaren edizio honekin herdietsi nahi dituen helburuak. Horietako lehenengoa, antolatzaileek aditzera eman moduan, “gure hizkuntza eta gure kultura ezagutaraztea” izan da, “baita denbiora luzean errotu den proiektu honen izaera irekia ere”.

Baina helburu zehatz bat markatu baldin badu Nafarroa erdialdeko ikastolak, hori bere eraikin batzuetako espazioen moldaketa da, hezkuntza eredu berritzaileenen jarraipen gisa.”Egun ez da duela hogei urte bezala ikasten”, azaldu dute, “ezta irakasten ere. Lehengoari eusteak ez du zentzurik. Ikasleen beharrak eta XXI. mendean garatu behar dituzten trebetasunak ez datoz bat aurreko mendeetan zirenekin. Eta argi dago, horrelako aldaketa handi baten aurrean, Ikastolak erantzun eta tresna berriak eskaini behar dituela”.

Hartara, ikastolak, Nafarroako gainontzeko ikastolen moduan, urteak darama hezkuntza-proiektua etengabe berritzen. “Emaitzak ikusten hasiak gara. Dena den, ikasteko premia berriek bestelako eraldaketak ere eskatzen dituzte. Izan ere, ezin ditugu XXI. mendeko ikasleak eraikin zaharretan prestatu. Askatasunez mugitu ahal izateko espazioak behar ditugu, irekiak; elkartzeko, talde-lanerako eta erabakiak elkarrekin har-tzeko lekuak behar ditugu, eta ez mahai eta aulkiz betetako gela txikiak. Gure ikasleek berdeguneren bat, jolasguneak eta irakurketa-txokoak nahi dituzte”.

Azkenik, aurtengo Nafarroa Oineza aurretik daraman karga ekonomikoak aritzeko baliatuko du Tafallako ikastolak. “2011ko Nafarroa Oinezi esker Bigarren Hezkuntzarako eraikin berria eraiki zen. Bagenekien erabaki horrek zorra handia ekarriko zuela, baina uste genuen beharrezkoa zela etorkizunaren aldeko apustua egiten jarrai.tzeko. Beraz, Nafarroa Oinez 2022 honek zor horri aurre egiteko ere balio izango du”.