hondarribia. Bidasoa-Txingudi Partzuergoak, Hego Lapurdiko Hiriguneak eta Bortzirietako Mankomunitateak osatzen duten Sareuska, Euskararen Sareak, dei egin du datorren abenduaren 3an Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean antolatuko duten mintzodromoan parte hartzera. Izena emateko, euskara dakitenek zein praktikatu nahi dutenek, euskaltegietan, 943505272 eta 943111224 telefonoetan, www.irun.org/euskara gunean eta mintzalaguna@hondarribia.eus helbidean eman ahal dute izena hilaren 30era arte. Argazkia: X.S.