lesaka-oiartzun. Arritxulo aterpea txiki gelditu zen Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Eneko Fernandezek eskainitako bertso-trama aditzeko. Agiñako errepidea eta Aritxulegiko tunela bortxaz egin behar izan zuten trabajadoreen inguruko trama landu zuten lau bertsolariek, Iban Garro gai-emaileak emandako gidoiarekin. Baserriren bertso zaharrak ere kantatu zituzten Oiartzun eta Lesakako bertso-eskolako ikasleek. Argazkia: N.Oinez