Lezo - Udan Jostatzera ekimenaren baitan, begiraleak kontrata-tzeko lan poltsa deialdia zabaldu da. Interesa duten pertsonek gaur dute beren kurrikuluma udalekuak@hezkide.org helbide elektronikora bidaltzeko azken eguna, izan ere, gaur eta maia-tzaren 17a bitartean hasiko baita lehen hautaketa prozesua.

Elkarrizketak maiatzaren 18tik 24ra burutuko dituzte eta hilaren 25etik 28ra harremanetan jarriko dira hautatuekin eta formazio saioak adostuko dira. Hautapenetik kanpo geratu direnei ere mezua bidaliko zaie. Begiraleek ekainean koordinazio bilerak egin beharko dituzte.

Bete beharreko baldintzak eta funtzioak eta kontutan hartuko diren ezagutza eta ezaugarriak ezagutzeko interesa duten pertsonek www.hezkide.org edo lezoko Udalaren webgunera jo dezakete. - A.M.