azpeitia Udalak DBH 2 eta 3ko ikasleen gurasoei zuzendutako lan saioak antolatu ditu urriaren 10, 17 eta 24rako, "nerabeen aurrean guraso bezala zer eta nola egin hausnartzeko". Izar Arregi psikologo-terapeutak gidatuko ditu tailerrak eta bertan "sare sozialen eta gazte lokalen gaiak" jorratuko dira. Saio bakoitzaren prezioa 1,5 eurokoa da eta izena urriaren 8ra arte eman daiteke 943 157 192 telefonora deituz edota ikastaroak@azpeitia.eus helbidera idatziz. J.L.