ARIBE - Artzibar, Auritz, Erroibar eta Luzaideko Udaletako eta Aezkoa, Erronkaribar eta Zaraitzuko Batzordeetako Euskara Zerbitzuek antolatutako Pirinioetako I. Mikroipuin Lehiaketa ebatzi zen joan den ostiralean, uztailaren 5ean, Ariben, Aezkoako Juntaetxean.

17-22 urte bitartekoen mailan, Jone Osa Basurco mutrikuarrak irabazi zuen, Gure amona lanarengatik. Bigarren saria Iruñara joan zen, Garazi San Martin Solanorekin, Hiltzaile baten prestakuntza ipuinarengatik. Helduen mailari dagokionez, Orbaizetako Mirari Zabaltza Barberenak lortu zuen lehenengo saria, Normalitatea mikroipuina idaztearen ondorioz. Bigarren postua, aldiz, Orbaizetako Lohizune Amatria Zabaltzari eman zioten, Etorkizunaren giltza istoriarengatik. Irabazle bakoitzak 150 euroko saria jaso zuen.

Osotara, hogeita hamar lagunek parte hartu dute lehiaketan, Pirinioaldekoak gehienak, baina baita Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat herritik ere hurbildu dira beren lanak lehiaketan aurkeztera. Lehenengo edizio honetako epaimahaia osatu dutenak Josu Jimenez Maia, Xabier Diaz Esarte eta Dabid Lalana Salbotx izan dira. Parte-hartzaileen kopuru handia dela eta, harrakastatsua izan dela deri-tzote antolakuntzatik eta datorren urtean berriz ere beste edizio bat eginen dela adierazi dute, euskarazko idazmena sustatzea onuragarria dela azpimarratuz. - P. Carballo