SUCESOS
La maleta sospechosa del Palacio de Justicia de Pamplona conlleva pena de prisión
Santa Agedari kantari Beran eta Lesakan
Bera. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Berako Labiaga eta Lesakako Tantirumairu ikastoletako ikasleak karriketan barrena kantari ibili dira Santa Ageda bezperan. Beran (argazkian), ahotsari makil hotsak gehitu zaizkio eta trikitilari eta panderojoleen doinuak eta Julen Zelaieta eta Etxahun Azkarragaren bertsoek ez dute hutsik egin. Lesakan Andra Mari Zahar Etxea bisitatu dute, txistularien laguntzarekin. Argazkia: utzitakoa