elizondo - 2015ean Baztanen izan zen Nafarroa Oinezetik lortutako irabaziekin Baztan Ikastolak Haur Hezkuntzako eraikina zaharberritu du eta heldu den larunbatean, 12.00etan, inaugurazio ekitaldia eginen dute. 2015eko Nafarroa Oinez hura aitzinerat atera-tzen baztandar eta Baztandik kanpoko jende anitzek lagundu zuen. Kontaezinak izan ziren eskuararen aldeko ospakizun erraldoian modu batera edo bertzera parte-hartu zutenak eta, hori dela eta, horiek guztiak gonbidatu nahi ditu inaugurazio ekitaldira Baztan Ikastolak. Ikastolako familiak dioenez, pauso sendoa emanen du Baztan Ikastolak egin den zaharberritze lanarekin, izan ere, egin den berrantolaketa arkitektonikoa Konfiantzaren Pedagogiara egokitu da. Iragan ikasturtean jada hasia zen Baztan Ikastola pedagogia horren lehen urratsak ematen, baina espazioen berrantolaketak proiektu pedagogiko berri-tzaile eta arrakastatsu hau bere osotasunean lantzea ahalbidetuko du. Honenber-tzez, espazioak eta eredu pedagogikoak bat eginen dute.

KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA Argitasuna, hormarik gabeko espazio zabalak, haurrak goxo eta lasai egoteko txokoak, eskalatzeko rokodromoa, bakarkako lanean ari-tzeko zein taldeko operatibo txikietan aritzeko espazioak antolatu dira eraikinean. Eta horiek guztiak helburu batekin: haurrak konfiantzan oinarritutako pedagogian heztea. Umeak bere gaitasunak garatu eta zailtasunak kudeatu ahal izateko konfiantza behar du bere buruarengan, bertzeengan eta bere inguruan. Konfiantza horixe lortu nahi du pedagogia berri honek, hain zuzen, haurrak bere burua baliotsu-tzat jo dezan. Aldi berean, umearen erritmo biologiko, kognitibo eta emozionala errespetatzen duen pedagogia da. Adin ezberdinetako haurrak harremanetan paratuz elkarrekiko interakzioa bilatzen da, elkar lagunduz eta imitatuz ikasi dezaten. Euskal Herriko eta atzerriko ikastetxe anitzetan zabaltzen ari da konfiantzaren pedagogia eta Baztan Ikastolak ere konfiantzan oinarritutako bide beretik segituko du orain dela 48 urte abiatutako bere jarduna.

HISTORIA Urteak daramatza Baztan Ikastolak bi egoitzatan errotuta. Haur Hezkuntzako eraikina, parkekoa deiturikoa, orain erraberritu dena, Baztan Ikastolaren egoitza da 1977-78 ikasturtetik. Urte hartan, San Francisco Javier ikastetxea eraikitzean, eskola honek hutsik utzi zuen eraikinera pasatu zen ikastola. Lehenagoko El Pilar deituriko ikastetxean, berriz, Baztan Ikastolak Lehen Hezkuntza eskain-tzen du, 1985. urte akabailan, Nafar Gobernuaren dirulaguntza bati esker Baztango Udalak erosi zuenetik. Egonkortasun hoentara ailegatzeko, dena den, egoitza desberdinak ezagutu ditu ikastolak, hainbat gurasok Miserikordian, 1970. urtean sortu zutenetik. 27 ikasle izanzituen lehenbiziko ikasturte hartan, gaur egun 199. Gaur arte, hainbat mugarri izan ditu, errate baterako, 1983. urtean Udal Eskola Publikoa bilakatu zen. Larunbatean bere historiaren bertze atal bat idatziko du, eraikin berrituaren inaugurazioarekin.