elizondo - Berriki Baztanen, energia kontuei buruzko lantalde bat osatu da aitzinet begirako estrategien inguruan hausnartzeko. Aipaturiko taldeak, heldu den otsailaren 22rako ateraldi bat antolatu du Gares herrira. Ibilaldiaren helburua Ermineta izeneko egitasmoa ezagutzea da; abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratuz Gares energetikoki burujabe bihurtzeko helburua duen proiektua hain zuzen ere.

Aldi berean, Gareseko udalaren energia plana ezagutzeko aukera izanen dute. Horretarako, Oihan Mendo Gareseko alkatearekin eta bertako teknikariekin bilduko dira egun berean.

Elizondoko plazatik 15.30ean abiatuko dira, Garesen 16.30ean egoteko. Ateraldian parte hartzeko hazitikhozie1@-gmail.com e-postara idatzita izena eman beharko du. - F.A.G.