elizondo - Hilabete bat bertzerik ez da falta aurtengo Baztandarren Biltzarra egunerako. Uztailaren 21ean burutuko da aurtengoa eta Baztandarren Biltzarra elkarteko kideak ari dira, batzordez-batzorde, besta antolatzeko lanetan.

Bestaren antolaketak dakartzan gastuak finan-tzatzeko, urtero tonbola bat antolatzen du elkarteak, eta aurten ere hala egin du. Baztango herri desberdinetako komertzio eta ostatuetan tonbolan parte hartzeko boletoak salgai daude. Euro baten truke eros daitezkeen 8.000 boleto jarri dituzte salgai, eta baztandar aunitzek emandako sariak eskuratzen ahalko dira. Sariak jasotzeko oparia tokatutako egoitzara hurbildu behar da, eta sari zuzenik ez duten boletoek, Baztandarren Biltzarra egunean eginen den 1.000 euroko zozketan parte hartuko dute; diru hori tonbolan parte hartzen duten komertzioetan gastatzeko izanen da. - F.A.G.