- Urdazubiko kontrabandisten lasterketaren antolakuntzatik jakinarazi dutenez aurten ez da lasterketa probarik ospatuko. Aukera desberdinak izan dituzte mahai gainean, pandemiak eragindako egoera berezi honen aitzinean alternatibak bilatzeko helburuz, baina azkenean, “honelako ekitaldiak ospatzeko eskatzen den araudia dela eta nahi bezalako lasterketa antolatzeko ezintasunaren aitzinean”, kontrabandisten lasterketa 2021era gibeleratzea erabaki dute. Hurrengo urteko ediziorako berehala lanean hasteko inten-tzioa agertu dute antola-tzaileek.