Síguenos en redes sociales:

Goldatz taldearen Aste Morea bikain

Goldatz taldearen Aste Morea bikainUtzitakoa

bera. Goldatz Emakume Feministak Taldeak antolatu duen Aste Morea programaren baitan, larunbata izan zuten egun handiena. Lehenik, bertso bazkaria izan zuten Zalain jatetxean Onintza Enbeita eta Nerea Elustondorekin. Ondotik, triki-poteoan ibili ziren ostatuetan. Pintxo-pote morea, zoru pelbikoari buruzko tailerra, martxoaren 8an kontzentrazio zaratatsua eta Susanaren iraultza antzezlana ere izan dute Aste Morean.