doneztebe - Besta ttikiak ortziral eta larunbatean ospatuko dira, eta Basurde motorzale Peñaren urteurrena ospatzeko besta larunbat eta igandean.

Egitaraurari dagokionez Burrunbak antolatutako bestek honako programazio hau izanen dute: ortziralean 18.00etan plazoletatik abiatutako triki-poteoa, 20.00etan suziria eta 22.00etan Santa Luzia plazan zopak ; Gauerdian kontzertuak (Kalera, Estu eta Larri eta, ondoren, Modestoren emanaldia). Larunbatean 10.00etan mus txapelketa eta 14.00etan Santa Luzia plazan lagunarteko paellada, ba-koitzak berea. 19.00etan Chuchin Ibañez-en emanaldia eta akitzeko gauerdian Fan&Go taldea.

Basurde peña motorzalearen urteurrena ospa-tzeko, larunbatean 10.00etan izen-emateak, 12.00etan ibilbidea geldialdiarekin, izena eman dutenentzat mokadua; 13.30ean poteoa lokal laguntzaileetatik barrena; 15.00etan bazkaria; 17.30ean kontzertua eta oparien zozketa; 20.00etan pikoteo egoitzan. Igandean 10.00etan ibilbidea, hamaiketako moteroa eta besta amaiera. - A.A.A.