bera - Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua eginen dute gaur 10.00etatik 13.30era Rikardo Baroja eskolako arkupetan. Merkatu hau hilabetero antolatzen hasia da Berako udala, hilabeteko bigarren larunbatean. Baina uztailean, Sanferminekin batera suertatzen denez, astebete aitzindu dute. - A.A.A.