Síguenos en redes sociales:

‘Osasunez zahartzea’ tailerrak maiatzean

Berako Lagun Haundiak elkartean eskainiko dute, 60 urtez goitikoentzat

bera - Modu aktibo eta osasungarrian zahartu nahi duten 60 urtetik gorakoei zuzendua Osasunez zahartzea lantegia eskainiko dute Lagun Haundiak elkartean (Legia, 26) maiatzaren 7an, 9an, 14an eta 16an, 10.00etatik 12.00etara.

Lantegia gaztelaniaz eginen da eta doakoa da, baina izena eman beharra dago, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, 848 423 450 telefonora deituz edo www.escuelademayores.navarra.es webgunean.

Lesakako Osasun Etxeak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lagun Haundiak elkarteak laguntzen dute antolaketan. Lehen saioan zahartze prozesuaz ariko dira, bigarrenean gorpu-tzaren zaintzaz, hirugarrenean, norbere gogoa eta emozioak zaintzeaz eta laugarrenean harremanak eta inguruaren kuidadoaz. - A. Arotzena