Tortura hizpide larunbatean Lesakan
Pako Etxeberria forensea eta Zaine Rekondo lesakarra izanen dira hizlari
LESAKA - Tortura Euskal Herrian izenburupean hi-tzaldia eskainiko dute Pako Etxeberria antropologo forense ezagunak eta Zaine Rekondo, torturak jasandako lesakarrak la-runbat arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.
Hamar urte bete dira aurten Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarrak atxilotu eta torturatu zituztela. Kasuak oihartzun handia izan zuen Lesakan nahiz Euskal Herrian, Portuk erietxean bukatu bai-tzuen lesio larriekin. Gerora Guardia Zibilen kontrako epaiketa etorriko zen, eta Estrasburgoko sententzia. Urteurrena 10 urte, ehunka kilometrora, biho-tzetik gertu izenburupean egiten ari diren ekitaldie-kin gogoratzen ari dira.
Pako Etxeberriak tortura Euskal Herrian eta lesakarren kasu zehatzak azalduko ditu, EAEn egindako ikerketaren eta Nafarroan egin nahi denaren berri emanen du, gazteleraz. Zaine Rekondo euskaraz ariko da. - A.A.A.