RAMÓN LÁZARO
Un presidente grandilocuente con una carrera corta y repleta de incidentes
San Fermin elkarteak bidaia Milagrora
lesaka - San Fermin jubilatuen elkarteak Milagrora bidaia antolatu du ekainaren 14rako. Txartelak ekainaren 10a bitarte eskuratu daitezke jubilatuen egoitzan, 30 euro ordainduz (autobusa eta bazkaria). 07.30ean abiatuko dira suhiltzaileen parketik eta Milagrora joanen dira. Bertan hamaiketakoa hartuko dute eta ondotik Calahorrako merkatua bisitatuko dute. Gero, Milagrora itzuliko dira, El Montecillo jatetxean bazkaltzera. Bazkalondoan, herrira bueltan Erriberrin (Olite) geldituko dira. - A.A.A.