Síguenos en redes sociales:

Auzoako pintxoa txapeldun Altzaten

Auzoako pintxoa txapeldun AltzatenUTZITAKOA

BERA. Altzateko bestetako egitarauaren baitan Pintxo-Jira izan da aurten berrikuntzarik handiena. Altzateko zazpi ostatuk parte hartu dute pintxo lehiaketan eta, hain zuzen, Auzoa ostatua izan da irabazlea, Iparraldeko Pintxoa izeneko mokaduarekin. Bertze aldetik, lehiaketako pintxoak dastatuz eta puntuazioa emanez parte hartu dutenen artean 30na euroko hiru txartel zozketatu ziren, parte-hartu duten ostatuetan gastatzeko. Aloña Lasaga, Veronique Tomasena eta Encarna Navarro suertatu dira saridunak. Argazkia: Utzitakoa