LESAKA - Linddurrenborda sagardotegian irekiko da ortziralean 2019ko txotxeko sagardotegi denboraldia. 14.30 aldera eginen da ekitaldi ofiziala. Lesakakoarekin batera, Lekarozko Larraldea, Berueteko Behetxonea, Aldazko Martitxonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako Sagardotegien Elkartea eta 250.000 litro inguru kupeleratu dituzte. 2014an ere bertan ireki zuten denboraldia Larretxea anaiek eta ortziralean ikusiko da zein den sagardo berria dastatzen lehena. - A.A.A.