bera. Berako IV. Azienda erakusketa feria ospatu zen larunbarean. Eguraldia lagun jendea bildu zen kiroldegi ingurura eta urtetik urtera indartsuago eta jendetsuago ageri da. Lezoko talde batek giza-proba erakustaldia egin zuen eta Oiartzun eta Hondarribiatik ekarritako idi-pareek ere proba egin zuten. Baserriarekin lotutako bertze lanak ere ikusteko modua izan zen: ardi ile-moztea (eskuineko argazkian) eta zaldi-ferratzea (ezkerrean). Azienda erakusketarekin batean inguruko ekoizleek ere jarri zituzten postuak. Labiaga ikastolako taldeak prestatutako taloek ere ez zuten hutsik egin eta hauekin batean Berako baserrietako gasna eta sagardoa probatzeko aukera izan zen. Argazkiak: utzitakoak