- Aurten ez dute Sanferminik izan Lesakan, baina udalak bestetarako kartel eta programaren azal eta kontrazal lehiaketak deituak zituen. Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira Harriondoa Kultur Etxeko komentuan uztailaren 20tik 31ra. Igande eta astelehenetan 10:30etik 14:00etara eta asteartetik larunbatera 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era irekiko dituzte ateak. Bisitariek lanik gogokoenak bozkatzeko aukera ere izanen dute. Aipatzekoa da sariak ere bere horretan mantenduko dituela Lesakako udalak eta 250 euroko txartela izanen dute kartel eta azal lehiaketako irabazleek eta 100 eurokoa kontrazal lehiaketakoak. Aipatzekoa da lehiaketara zazpi kartel eta zortzi azal aurkeztu dituztela eta herriko neska-mutikoek 40 marrazki aurkeztu dituzte kontrazal lehiaketarako.

udako kultur zikloa Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak udalaren laguntzarekin antolatuta Udako zikloa abiatu da igande arratsaldean Pettik Plaza Zaharrean eman duen kontzertuarekin. Manipulazio estrategiak bere azken diskoa aurkeztu du Plaza Zaharra segurtasunez betetzen zuten 300 bat entzuleen aitzinean. Udako Kultur Zikloak uztailaren 24an izanen du segida Alkaiagan. Ortziralean 19:00etan Muxikoak izanen dituzte Jaiki Hadi taldearekin.