SUCESOS
Arde un coche en el parking exterior de un supermercado en Cordovilla
Bertako ekoizleen merkatua Beran
- Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen merkatua eginen dute abuztuan ere Beran. Larunbatean 10.30etik 13.30era izanen dute hitzordua Beralandetan. Berako udaletik aipatu dutenez, “bizi dugun egoera nahasi honek gero eta beharrezkoago egiten du bertako baliabideak erabili eta sustatzea elkar lagunduz aitzinera egiteko”. Honela, larunbateko azokan izanen da inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosteko: gasnak, ogia, euskal xerriaren produktuak, eztia, sagardoa, zukua, ukenduak… Udalak beratar eta bisitariak animatzen ditu, “pausu bat ematera tokiko grapenaren alde eta erosketa bertako produktuekin egitera, bidenabar zuen osasuna zaindu eta indartzeko”.