SUCESOS
Un octogenario mata a su hijo en Labiano con una escopeta
Joseba B. Lenoir Gang Beran kontzertuan
Larunbat honetan 19:00etan eskainiko du emanaldia Altzateko Plazan
- Joseba B. Lenoir musikariak bere azken proiektua aurkeztuko du bere sorterrian, larunbatean 19:00etan Altzateko plazan.Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatu dute kontzertua.
Hainbat taldetan jo ondotik (SextySexers, Willis Drummond, Izaki gardenak...), bakarkako lanari ekin zion beratarrak 2011n eta dagoeneko disko batzuk plazaratu ditu.
Orain Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak zein ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu.