1996ko ekainaren 29an estreinatu zuten San Jose Zahar Etxearen egoitza berritua. 25 urteurreneko ospakizun-besta egin zuten asteartean. Ekitaldia Leire Ardanzak, zahar etxeko animatzaileak, aurkeztu zuen eta 25 urteotan laguntzen ibili direnei eskerrak eman zizkien eta suziriak, ongietorria, meza, Berako Abesbatzaren kantak, Bernardo Barredoren jotak eta, duela 25 urte bezala, Jon Zelaietaren aurreskua izan zituzten.