Atzo, arratseko 20.00etan, Patxi Etxenike “Larrei”-k txupinazoa botatzearekin batera hasi zituzten Zigako San Lorenzo bestak. Larunbatera arte, ekitaldi ugari izanen dituzte herriko bestak ederki ospatu ahal izateko. Txupinazoaren ondotik, esaterako, trikitilariak herrian barna ibili ziren, eguraldi ona lagun. Beranduago, baztan zopak izan zituzten eta lehendabiziko eguna ongi akitzeko, dantzaldia alaitu zuen Bixentek.

Gaur egun handia dute, San Lorenzo eguna. Mezari jarraiki aizkora erakustaldia izanen da. Arratsaldean, 18.30etan, Erramun Martikorena eta Joxe Angelen eskutik kantaldia, eta beranduago, joaldunak ibiliko dira Hauspolariekin. Azkenik, zingar jatea eginen dute.