Nahigabeko hutsak eta akatsak alde batean utziz, gramatika-arauen eta ortografiaren hutsegiteek erne mantentzen naute beti, deituriko deformazino profesioanala akaso. Baina egia esan, ez dut inoiz ahazten nire amonak zioena: gogoan izan, idatzitakoa idatzita geratzen dela. Aspaldi nere buruari galdetu diot ahozki zabaldutako mezuetarekiko, zergatik holako esaldi zehatzaren baliokidearen bat ez dagoenik. Ze, nere ustez, ahozko hizkuntzak idazkiak baino arreta handiagoa eskatzen duen oraindik: lehenik eta behin, haren berehalakotasunaren arriskuagatik, segidan, gorputz-hizkuntzaren keinuengatik, hizlariaren esaten ari denarekin kontraesankorrak izan daitezkeela eta. Beraz, idatzitakoa bizirik geratzen bada, esana dagoena ere bai. Eta kontu-zaharrak dioen kontra, hitzak ez direla beti haizeak eramanak. Are gutxiago politikan, emandako hitzarekiko eta hiritarrekiko bakoitzaren konpromisoaz definitzen den esparrua, edo horrela pentsatu nahi dut nik... Horregatik, hizkuntza politikoa ez zait inondik inora hutsala iruditzen. Eta bai, aukera pila bat sortarazten duen hizkuntza mota bat da, erraztasunez, zuzentasunez, zehaztasunez, errespetuz edo elegantziaz erabil daitekeena. Baina ere, nola ez, modu trakets, arretagabe, minarazle edo mespretxuzko, baita zorrotz iraintzeko asmorekin ere, zoritxarrez. Are gehiago: hauteskunde-tirabiran erabiltzen den hizkera, nahita sinplekeriez beterik, funtsgabe, nahasi eta engainagarri bihurtzen da, ohi baino kontraesankorrago. Baina, zorionez, politikariak ez dira guztiak igualak, bakoitzaren izaerak, jarrerak eta denboran zehar izan duen jarduerak ezberdintasuna ezartzen dute nabarmenki. Orduan? Ba, horren arabera jokatu behar dugu: gure ingurura prestutasunez begiratu eta, geure buruari engainatu egin gabe, aukeratu eta erabaki.

Oraindik zintzotasunerako lekurik badago eszenatoki politikoan, Martin Heideggerrek bururatutako politika entzutearen artea da-printzipioan irmo sinisten dutenei esker dela argi daukat. Hitz egin diezaiegun ba.