Noticias Taldeko egunkarietan eta editorial gisa, iritzia emanez, irailaren erdialdean hain zuzen oso lerro interesanteak irakurri ahal izan nituen, genituen. Norbaitek Espainian, zenbat eta eskuinerago are eta era lotsagabeagoan, aspaldi dabil hizkuntzen arteko borroka antzuak pizteko eta elikatzeko lehia irresponsablean. Nago lerro horietako hainbat ideia eta gogoeta euskaraz jartzea interesgarria dakigukeela, daitekeela. Estatuko eskuin politikoek, espainiar nazionalismo sutsuenaren printzipioei leial eta antzeko bitarteko ahaltsuek astinduta, urteak daramatzate kalea astintzen hizkuntzen arteko borroka arriskutsu, antzu eta kaltegarri batean Katalunian eta Euskadin berezik. Manipulazio eta gehiegikeriaz beteriko gatazka, arrazoi ideologikoengatik artifizialki sortua eta herritarren kezka eta interesetatik erabat aldendua. Estrategia hau erdaldunen eskubideen defentsa gisa aurkeztu da, ustezko “hispanofobia” nazionalista baten ondorioz espainieraren desagerpena bilatzen duen bazterkeriaren aurrean.

Estrategia horren helburua, funtsean, erkidego elebidunetan euskara eta katalana bezalako berezko hizkuntzek gaztelaniaren baldintza berdinetan merezi duten ezagutza, erabilera eta erabileraren normalizazioa lortzea eragoztea da.. Baina errealitatea objektiboa da, dugu, zaigu. Euskarak eta katalanak, eskoletan komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzeak, normalizazioak eta herri-administrazioetan exijentzia arautzeak eta herritarren eguneroko bizitzan sustatzeak adostasun historiko, sendo eta orokorra dute. Euskadin, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean egiten diren matrikulazioek euskara nahiago dutela adierazten dute, eta horrela izan ere, aurten lehen aldiz unibertsitate publikoan matrikulatu diren ikasleen erdiak baino gehiagok euskaraz ikasiko dute. Eta Hezkuntza Legeak euskara lehenestea aurreikusten du. Hizkuntza arma politiko gisa erabiliz adostasun sozial hori hausteko saiakerek errealitatearekin talka egiten dute. Errealitatea bai. Bedi bada.