Brasilgo Porto Alegren, 2005-I-29, batzar esanguratsu bat ospatu zen. Bai. Gertatu zen. Eta, baina, gaur eguneko munduarekiko begirada lausotu eta iluntzen zaizkigu ikusiak ikusita han eta haratago. Bihotza zimurtu. Triskantza nagusitu. Kemena zantar. Porto Alegren bilkuratik hainbat mezu barreiatzen saiatu ziren, “hainbat proposamen beste mundu posible eta ikusgarriago batetarako”:

1.Izaki guztien bizitza errespetatzea ekonomi lege berriei esker. Hegoaldeko herrien zor publikoa, zeina aldi batzuetan kitatua izan den, erabat bertan behera uztea. 2.Nazioarteko tasa zuzenak erabakitzea enpresa handien irabazietarako, armak saltzeko eta gauza kaltegarriak estalperik gabe barreiatzeko. 3.Deuseztatzea paradisu fiskal mota guztiak. 4.Lurreko biztanle bakoitzari enplegu bat bermatzea. 5.Salerosketa eta merkataritza mota guztiak bultzatzea. 6.Bermatzea herri bakoitzaren askatasuna eta elikagai guztietara iristea. 7.Debekatzea ezagutzapeen monopolio eta humanitatearen aberastasunen pribatizazioa, batez ere urarena. 8.Mundu berria eta posiblea bultzatzea, elkarrekin bakean bizitzea eta justizia humanitatearen mailan borrokatzea, eta hau dena politika publika desberdinen mailan diskriminazio eta gehiegikeriak zokoratzeko. 9.Ingurumena salbatzea eta giro osasungarria laguntzea, klima aldaketen mehatxua saihesteko. 10.Beren herriez kanpoko base militarrak deuseztatzea, eta indar militar atzerritar guztiak erretiratzea ONUren aginduz ez bada. 11.Irak, Iran, Afganistan, Palestina, Kurdistan, Somalia, Afrika erdialdea, ekialdea, herri zapaldu guztiak demokraziarik gabe bizi diren guztiak e.a. ez uztea amildegiaren ertzetik beheko putzuraino erortzen inolako gupidarik gabe. 12.Bermatzea informazio eskubidea hiritar guztientzat, hedabideen kontzentrazioa debekatuz eta bide batez elkarte internazional guztiak aldatzea, hobetzea eta demokraziaraztea, beraz giza eskubide, ekonomiko, sozial, kulturalak baliaraztea, indartzea eta zabaltzea. Itxaropenari garrasia, gaurkoa, ezinbestekoa.