Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

José Manuel Bujanda

Balizkoak (II)

Balizkoak (II)Iñaki Porto

Ikasturte berria. Gazteagoa nintzelarik horrelako zerbait idatzi nion zegokionari. Nire ardurenetako zerbait zen, besteren artean. Horrela nioen: “Dena dela: DBH 3.mailako mutilak harroxkoegi daude, erabat; DBH 4. kurtsoko mutilak erabat desatseginak suertatu zaizkigu, eta DBH 1. mailako mutillak harroxkak daude ere, denek orokorki. Neskek berriz, portaera egokia izan ohi dute. Aurten patioan izan gara guztiok. Txikiak kanpora ateratzeko arriskua ikusten genuen, 85 haur inguru bi monitoreekin gutxiegi iruditzen zitzaigun. Ondo samar moldatu gara patioan, kanpoko ekintzak ugari izan dira eta: xake, mahai tenisa, antzerkigintza, gimnasia ritmikoa.

Ni, aurten, beti patioa zaintzen aritu naiz handiak zeuden bitartean eta gero beraiekin sartzen nintzen jangelara. Orokorrean ondo antolatu da jangelako zerbitzua. Batzutan, monitoreak, justu ibili dira bazkariaren arabera beti ere (fruituak zuritu, patatak banatu, haragia zatitu e.a.). Denbora gutxi izaten dugu eta zerbitzua azkar egin behar da. Honek askotan, zaratarekin lotuta (estresantea benetan !) une larriak eta desegokiak sortu izan ditu langileen artean eta honek ere eragina izaten du haurren harremanekin. Arduradunarekin bildu nintzen eta erabaki genuen materialea erostea haurrentzat. Handientzat, kartak, xakea, domino eta abar. Txikientzat, plastikozko baloiak, saltatzeko sokak, gomak eta abr. Posibilitate bat aztertu behar da: handiak (DBH) agian bi taldeetan banatzea (bi gela segidan. Batean ikasteko eta bestea mahai jolasetan aritzeko). Honek suposatuko luke aldaketaren bat jangelako langileekin. Zuzendaritzarekin harreman estuagoa beharko nuke, posible balitz. Jakina da gure denbora librea oso mugatua dela. enpresak bidali digu bazkaria aurten ere. Kexa ugari izan da: ogiaren kalitatea, arrainaren itxura (gustua, gogortasuna, lehortasuna...) oilasko izterran egin gabe, hauetako batzuk ia ia gordinik, pureak batzutan gustu txarrekoak, azken egunetan 52 platano bueltatu genituen irekiak zeudelakoan”.

Jarraituko.