AEBek, Donald Trumpek hain zuzen, Iranen hasitako gudak baditu izan ere hainbat izkin eta esparru. Honoko hau beste hainbesteren artean. Principio del formulario
Hegoafrikako Irango enbaxadakUkrainako diplomatikoak, baita herrialde horretan akreditatutako beste enbaxadetakoak ere, gonbidatu zituen Ali Khamenei Aiatolaren eta Irango buruzagi militarren omenez dolumin liburu bat sinatzera. Hegoafrikako Ukrainako enbaxadoreak Irango enbaxadoreari erantzunez bidalitako gutuna argitaratu zuen.
Honela zioen: “Enbaxadore jauna. Ukrainako enbaxadari Khamenei Aiatola zenduaren eta Irango buruzagi militarren dolumin liburuaren berri eman diozunez geroztik, honako hau gogorarazi behar dizut: Errusiar Federazioaren aliatu militar gisa, hildako Irango buruzagiek milaka Ukrainako herritarren odola zuten eskuetan –gizonak, emakumeak, haurrak eta adinekoak–, zure gobernuak Errusiari hain irrikaz eman zizkion ‘Shahed’ drone ospetsuen eta bestelako ekipamendu militarren laguntzarekin hilak.
Zure buruzagiak konplize izan ziren, eta dira, Ukrainako biztanleria zibilari sufrimendu izugarria eragitean. Fededun pertsona gisa, saiatzen naiz ez pozten besteen heriotzez, baita nire herrialdea kaltetu gabe tormentatzea aukeratu zutenenez ere. Baina hiru urte eman ditudan pertsona gisa Iranek sortutako heriotza-makinak gauero Kieveko eta beste Ukrainako hiri baketsuetako zeruetan uluka entzuten, ezin dut saihestu errudun guztiek merezi duten justizia jasotzea opa izatea”.
Merezi du. Giza legearen arabera ez bada, Jainkoaren aurrean. Enbaxadore jauna, ez zaitut pertsonalki ezagutzen eta ez dizut inolako gorrotorik. Batzuetan, diplomatiko onek lider txarrak eta haien politikak defendatu behar dituzte. Baina espero dut ulertuko duzula ez dizudala nire doluminak adieraziko heriotza dolurik eragiten ez didan norbaitengatik. Zintzotasunez, Olexander Scherba doktorea, Enbaxadorea”.
Ongi ulertzen diot. Frankoren heriotzarengatik doluminak eskatu balizkidate, antzeko zerbait erantzungo nuelakoan nago; kartzelatik hain zuzen.