Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Jose Manuel Bujanda

Gizatasuna metrotan?

Gizatasuna metrotan?EP

Milako miloi omen geure munduan gosez. Baina besteren batzuk beste zerbaitetan ari. Goseak gose beste batzuk beraienetara. Adibidez. Eta ez da, ez, txantxarik honetan. Egun hauetan irakurritakoa: ACS-k 1.000 metroko lehen etxe orratz luzea eraikitzea zuzenduku nahi omen du. Berez Turner filial estatubatuarra izango da egingo omen duena. Eta hala egingo omen Saudi Arabiako Jeddah finantza hiri berrian. Eta horrela Turnerrek bere zigilua jarriko dio Saudi Arabiari 1.000 metroko lehen etxe orratzarekin. 1.000 metro bai. Luzeagoena hoberena? Oraingoan eta hemen ere?

Alwaleed Bin Talal magnateak Jeddah finantza-hiri berrian sustatutako Jeddah Tower proiektuko buru gisa ACSren filial amerikarraren bazkide bat kontratatu du. Munduko etxe orratz altuena izango omen denaren sustatzaileak, Saudi Jeddah Economic Company, eraikin handien eraikuntzan espezialista handienetako baten esperientzia bilatu du, Turner Construction hain zuzen, ACSren filiala dena, Jeddah Tower proiektua kudeatzeko hain zuzen.

Saudi Arabiako botere ekonomikoaren ikur hau 1.000 metro baino gehiagoko altueran diseinatu eta Jeddah finantza-hiri berriaren epizentro bihurtuko omen da Itsaso Gorriaren ertzean. 2026 urte amaierara arte bere marka mantentzen duen Turner International Middle East urte luzez Turner-eko bazkide denak, lanen exekuzioa kontrolatuko du 2010az geroztik altuera errekorra lortu duen eraikinaren exekuzioan zeregin bera jokatu ostean Dubaiko Burj Khalifa Dorrea, 828 metrokoa hain zuzen.

Jeddako kolosoarekin aurrera egiten duen bitartean urte gutxiren buruan bere erronka laburra izan daiteke, zeren PIF fondoak merkatu proba bat ireki zuen orain dela gutxi Riaden finantza barruti berri bat eraikitzeko aholkularien bila. Eta bertan 2.000 metroko altuera duen etxe orratz bat eraikitzea du amets. 2.000 metro. Eta diot: hau al da geure mundu honek gaur egun dituen erronkei erantzuteko asmo eta jarrera? Eta txiroak, eta gose direnak? Gizatasuna? Metrotan? Homo hominis lupus. Gizatasuna metrotan?