Kultur elkarte eta sozietateetan, taberna zulo eta ostatutzarretan,unibertsitateetako areto nahiz kafetegian... Denen ustekabean,bertso loraldia ekarri digu udaberriak Iruñerrira. Bertso saio,bertso desafio, bertso afari, bertso bazkari, bertso poteo, bertsokafe… Ez naiz asmatzen ari. Halako modalitate berrien berri ereizan dugu egun hauetan, denek bertsoa eta bertsolaria habe etaardatz. Haien kartel eta iragarkietan, izen-abizenez, orotarikofauna eta landaredia: emeak eta arrak; bertakoak eta kanpokoak;gazte plaza-goseak eta beterano plazaz okituak; elitea eta tropela;txapeldunak, txapeldun ohiak, txapeldun nahiak… Bi saioko egunbat baino gehiago joan dira, kasik ordu berean emanak tupustezbertsozaletu zaigun Iruñerri honen bi muturretan. Eta bertsoorgia honetan, bertsozaleak orenak eta egunak eskas, bere buruabikoiztu ezinik euskaldun elkarteek, jai batzordeek, hizkuntzaeskolek eta kultur talde izendun eta izengabeek bakoitzak berekasa prestatu dioten programa estuaren aitzinean. Ez dakit gainerakoherrialdeetan berdin gertatzen ari den. Are txundigarriagoa litzatekejakitea Argaren arrora mugaturiko fenomenoa dela. Menturaz astroenkonjuntzio berezi eta errepikaezin baten ondorioa da, lurrakbiraka segitu ahalean deseginen dena. Edo beharbada ez. Beharbadairaunen du kontu honek, uztaileko beroari ihartu gabe eutsiz,hormatu gabe abenduko hotzak. Ikuspegia aldatu beharrean geundekeorduan, eta aztertu -nork azterturik bagenu- nor edo zer ariizan den lanean fin, nork edo zerk erein duen halako uztarenhazia. Eta nola. Literaturzaleok beharbada ez genuke oraino esperantzagaldu behar. Agian noizbait poesia errezitaldiz, liburu irakurketez,irakurle taldeez edo idazle eskolez beterik ikusiko ditugu bazterrak.Herri agrafo bat izatea ez da izaten ahal sekulorun sekulotangaindituko ez dugun kondena.