KRISI ekonomikoa mundu mailan piztu zenean, onerako aldaketa iragarrizuten baikorrenek. Mendebaldeari dagokionez iragarpenak ez dirainondik bete. Aldiz, inork uste ez zuen tokian aditu dugu eztanda.Zertarako enbaxadak eta informatzaileak. Zertarako zerbitzu sekretuaketa "inteligentzia" sailak. Herrialde arabiarrak sutan daudeeta ez Estatu Batuetan ez Europan gobernu bakar batek ere ezzuen halakorik aurreikusi. Orain, motel ari dira erantzuten.Hitzez ezin gai-tzetsi askatasuna eta zer jana eskatzen ari direnerreboltariak. Egitez, auskalo zertan ari diren esku azpiz, nekezari baitira beren ezinegona gordetzen. Baten batek gogora ekarridu egun hauetan: erortzen ari direnak, kolokan daudenak, putakumebatzuk dira, baina, Kissingerrek noizbait erran bezala, "gureputakumeak", hau da, Mendebaldeak jarri, babestu eta/edo onartudituen agintariak zerbitzu egin diezaioten. Zertan zerbitzu?
Erregai merkeez hornitzen, Israelekin oldarkorrak ez izaten,islamismoaren kontrako harresia eraikitzen edo, bertzerik gabe,finantza merkatuek hainbertze maite duten "egonkortasuna" eskaintzen.Horren truke, gure gobernatzaileek begiak hetsi dituzte lagunkuttun horiek beren herritarrak zanpatu dituztenean eta berenherrietako ondasunak arpilatu dituztenean. Bada, Tunisiari dagokionezhori bukatu da. Egipto ere bidean egon liteke, lehenago odol-bestabat gertatzen ez bada. Kutsadura bere jabegoetatik urrundu nahianari da jadanik Marokoko Mohammed ustela, gure Juan Carlosen "lehengusua".Baita Libiako Gaddafi ere, hainbertze urtetan Mendebaldeko ezkerrakgurtu duena. Edo Aljeriako jeneralak. Erreboltaren hazia Magrebenbarna hedatzen ari da eta geronek ere sumatuko dugu noizbait.Gure etxeko berokuntza karioagoa izanen da, beharbada, edo ezda hain eroso gertatuko herri exotiko batzuetara oporretan joatea.Trukean diktadore gutiago ibiliko bada munduan, gogotik pagatzekomodukoa izanen da prezioa.