Gelditu gabe dabiltza azkenaldian Ane Mei Aspiazu, Carla Piercey eta Garazi Arriaga: herriz herri eta eszenatokiz eszenatoki ari da kon-tzertuak ematen Mikosis taldea osa-tzen duen hirukotea. Izugarri goza-tzen dute oholtzara igo eta “publikoaren energia sentitzeak”, aurrera jarrai-tzeko indarrez betetzen ditu; baina, berdin disfrutatzen dituzte gainerako sormen etapa guztiak: kantuak konposatzea, entseatzea, estudioan grabatzea…
Rock alternatiboaren eta post-punkaren barruan, “geroz eta soinu zikinagoetara” jotzen dutela adierazi dute. 80 eta 90eko hamarkadetako post-punka eta shoegaze-a, garage rock-a, rock iluna, eta, oro har, rock musika dira hiru musikarien eguneroko soinu banda. Euskal Herrira etorrita, asko edaten dute Belako, Ezpalak, Pinpillinpussies, Nize eta antzeko taldeetatik.
Gaztetxeetako eta herriko jaietako eszenatokietan hazi dira, eta etxea autokudeatutako Gernikako Iparragirre Rock Elkartea dute.
GAZTE BEZAIN EMANKOR
Mikosis 2021ean eratu bazuten ere, taldearen ibilbidea luzeagoa da. Lehendik Sutam izenarekin bertsioak jotzen zituzten eta taldearen konposizioa bestelakoa zen: Ane Mei Aspiazuk (gitarra), Carla Piercey-k (baxua), Maite Albizuk (ahotsa) eta Garazi Arriagak (bateria) osatzen zuten.
Soinu eta estilo propioa garatzeko grinari jarraiki, Sutam albo batera utzi euren kantuak plazaratzeko taldea sortzea erabaki zuten. Bertsiotaldea izateak espazio jakin batzuetara mugatzen zituelaz jabetuta, “oholtzan mugitzeko eta egoteko” beste modu bat bilatu nahi zuten. Hala, taldearen estetika eta izena ere aldatzea erabaki, eta horrela sortu zuten Mikosis 2021ean. Hiru urtez kontzertuak ematen aritu ostean, iragan irailean kaleratu zutenlehen EPa: Kontrolik barik.
Duela gutxi taldea berregituratu behar izan dute, Albizuk taldea utzi baitu. Hasiera batean negatibotzat jo zuten albisteak proiektua eraldatzera eraman ditu, eta pozik daude fase berrian: “Hirukote gisa kontzertu gehiago jotzen joan ahala, konturatu gara oholtza okupatzeko modu berri bat aurkitzen ari garela, erosoago, askatasun gehiagorekin, izaera definituago batekin”. Albizu abeslaria zen, orain Piercey da ahots nagusia Aspiazurekin batera. Ondorioz, kantuak moldatu behar izan dituzte, eta, akaso, doinu “zikinagoetara” bultzatu.
Laukoteak grabatu zuen lana eta orain hirukoteak defendatzen du, baina Mikosis-en ibilbide osoan zehar aldatu ez dena oholtza gainean erakusten duen indarra da: “Bilatzen duguna energiaz beteriko zuzeneko bat da, bere gorabeherak dituena, dinamismoz betea eta, nola ez, publikoarekin hurbiltasun bat garatzea kontzertua aurrera joan ahala”.
Publikoak erantzun egiten du, engaiatzen da haien kontzertuetan: “Orokorrean oso komentario positiboak jaso ditugu boloen ostean, asko miresten ditugun taldeekin ere konparatu izan gaituzte. Hala ere, egia da, emakume, gazte, eta ez heteronormatibo izateak zenbaitetan lekuz kanpo dauden komentarioak jasotzera eraman gaituela, baina, balantzan jarrita,feedbacka positiboa da dudarik gabe”.
VILLASOUND ETA GAZTEA MAKETA LEHIAKETA
Gazte izanagatik, ibilbide luze eta oparoa dute Mikosiseko musikariek, sariak eta aitortzak ere ugari. 2024ko VillaSound Bilbao lehiaketan Aste Nagusia saria eskuratu eta Bilboko jaietan Bilbo Rock aretoan jo-tzeko aukera izan zuten, Las Sexpears taldearekin batera. Areto osoa bete zuten inoiz ahaztuko ez duten kon-tzertuan.
Urte amaieran Gaztea Maketa Lehiaketako Harrobia saria irabazi zuten: Oso Polita diskoetxearekin lau kantugrabatzeko aukera. Lehiaketa “kristoren esperientzia aberasgarria” izan dela aipatu dute eta lehiakideen artean piztutako laguntasunean eta elkartasunean azpimarra jarri. Sari banaketako gala irekitzea egokitu zi-tzaien eta, presioak presio, izugarri gozatu zituzten oholtza gainean emandako hogei minutuak; “oso harro” agertu dira emandako ikuskizunarekin.
HURRENGOA, AURKI
Aipatu bezala, lehen lana 2024ko irailean kaleratu zuten, oraindik laukotea zirela. 1:24 eta Erotu arte Urtzi Izarekin grabatu zituzten ETEN Espazio Sonoron, eta gainerako hiru pistak Tartangako Soinu graduko ikasleekin. Oraindik ez dute erabaki hurrengo lana nolakoa izango den, baina kontu batzuk argi dituzte: lan luzea izango dela, “aurrekoa baino landuagoa eta pentsatuagoa”, eta zuzenekoan egiten duten musikatik gertuago egotea nahi dutela.
Badute zer grabatu eta laster dira martxan jartzekoak. Gainera, aurreratu dute laster ETEN estudioan ekoi-tzitako single bat aterako dutela. Espektatibei iskin egin nahian, baina, amets egiteari utzi gabe, 2025erako dituzten helburuetako bi argitu dituzte: Euskal Herritik kanpo jotzea etaKafe Antzokiko oholtzara igotzea.