Sara Alonso 2019ko irailean hasi zen Gaztea irratian esatari lanetan, unibertsitateko praktikaldia tarteko. Hortik aurrera, askotariko lanetan jardun da irratian. Sei urte hauetan asko ikasi duela nabarmendu du, eta hasieratik liluratu zuela irratiaren munduak. Musika da Sara Alonsoren bizitza ardazten duen beste esparrua. Bere kabuz hainbat proiektu garatu ditu. Izarrak Kalean telebistako saioa irabazi zuen eta bakarka ere ekin zion zuzenekoak eskaintzeari. Ondoren heldu zen Nhil, bere “bizitzako proiektua”. Horrez gain, Lide Hernandok 2023an martxan jarri zuen BELE proiektuaren teklista da Alonso.
Sara Alonsoren kultur gomendioak:
Abesti bat: Etorkizuna ginenean (Gorka Urbizuren bertsioa).
Musika talde bat: Egon Soda.
Liburu bat: Portuak (Oihana Arana).
Antzezlan bat: Erlauntza.
Telesail bat: One Day.
Kultur espazio bat: Gasteizko Jimmy Jazz aretoa.
Podcast bat: El sentido de la birra.
Pelikula bat: 20.000 especies de abejas.
Are, irratia ere izan du musikan sakon-tzeko lanabes, euskal panorama musikalean murgiltzeko aukera eman diolako. Pasioz bizi du ogibidea, komunikazioa eta musika uztartzen dituen eremua dela iritzita. Bokazioz, anbizioz eta arduraz, gaur gaurkoz Gaztea irratiko Bitan saioa gidatzen du Ainhoa Vitoriarekin batera.