Itxaso Payaren kultur gomendioak
Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua da, EHUn, eta Arte Dramatiko ikasketak ere egin zituen. Sortzaile gisa bere hastapenak bertsolaritzan izan ziren arren, betidanik izan du arte eszenikoekiko zaletasun handia. Go!azen telesaileko lehenbiziko denboraldian Gotzoneren papera egin zuen eta ordutik ez da eszenatokietatik jaitsi. Egun, eMcumeak ikuskizunarekin ari da antzokiz antzoki, euskal emakume sortzaileen egoera erdigunera ekar-tzen duen satira musikala. 2022tik Zelako Kultur Ideiak kooperatiba elkarte txikiko sortzaile eta kideetako bat da, baita Dana Sormen Gunekoa ere.
Itxaso Payaren kultur gomendioak
Abesti bat: Real politik (Joseba Tapia).
Musika talde bat: Anari.
Liburu bat: Kutsidazu bidea, Ixabel (Joxean Sagastizabal).
Antzezlan bat: Lisistrata (Aristofanes).
Film/telesail bat: Volver filma eta Siete vidas telesaila.
Kultur espazio bat: Muxikebarri (Getxo).
Podcast bat: Astoa (Enkarterri).
Kultur eragile bat: Zelako Kultur Ideiak.