Abesti bat: 'A lizard State', 'King Krule' eta 'Space Is Only Noise If You Can See', Nicolas Jaar. Baina, aste honetan buklean entzun dudan abestia: Una milesima de segundo, Nacha Popena.

Talde bat: Radio Futura. Baina, ez hain ezaguna, LIIEK, Berlingo talde bat.

Liburu bat: 'El hombre que confundió a su mujer con un sombrero', Oliver Sack. Eta, erosi dudan azkena Bettina Grossman artistaren katalogo monografiko bat izan da: BETTINA.

Film bat: 'Olvídate de mi', Michel Gondryrena.

Artista bat: Lee Krasner.

Ikusi duzun azken erakusketa: Bianca Hlylwaren Mute track, Atoin (Bilbo).

Ikusi duzun azken kontzertua: Ezezez, Bilboko Kafe Antzokian.

Amaya Suberviola (Mendabia, Nafarroa 1993) artista Bilbon bizi da eta bertan gara-tzen du bere obra. Suberviolaren lana, batez ere, pinturaren inguruan gauzatzen da. Oso lotuta dago irudiarekin, eta, batez ere, horrek izan ditzakeen aldaketekin. Bere obretan teknika tradizionalak darabiltza, (mihise gaineko oleoa, besteak beste) beste metodologia industrialagoekin eta mekanikoekin batera; hala nola, laser mozketa edo serigrafia, baita beste euskarri mota batzuetan ere. Suberviola 18 urterekin iritsi zen Bilbora, 2011. urtean, eta Arte Ederretako gradua egin zuen bertan. Ondoren, pintura masterra ere egin zuen. Harrezkero, zenbait beka eta sari eskuratu ditu artista gazteak: Propuestas Vegap saria (2021), Pintura Mario Antolin beka (2022) eta Guggenheimeko Basque Artist Program New York (2024) beka. Ertibil lehiaketaren lehen saria ere jaso du berriki. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta baita Alcalá de Henareseko Ikusizko Arteen Saria jaso ditu. Gaur egun, proiektu berri bat garatzen ari da BilbaoArte fundazioan. Emaitza datorren urteko uztailean erakutsiko du jendaurrean.