Abesti bat: Eganen 'Loiolan jai jai'. Arbizuko jaietara eta nire gaztarora bueltan eramaten nauen abestia da.

Musika talde bat: ZETAK. Musika talde bat baino, kultura plataforma bilakatu dela iruditzen zaidalako.

Liburu bat: Itziar Ugarteren 'Gu gabe ere' poema liburua. Doluak eta dena galtzeko beldurrak gure burua berreraikitzen ikasten laguntzen duela erakusten duelako.

Antzezlan bat: Xanti Agirrezabalaren 'Satiro' antzezlana. Desirak, gorputza eta barneratutako epaiak gurutzatzen diren ideien lanketa egiten duelako.

Film/telesail bat: Alauda Ruiz de Azúaren 'Los Domingos'. Egunerokotasuneko keinu txikiak handi egiten dituen filma delako.

Artista bat: Ana Arsuaga (Verde Prato). Bere musikari alderdia oso gustuko dut, baina margolariarena bereziki miresten dut.

Kultur espazio bat: Altsasuko Iortia Kultur Gunea. Txikitatik oso gertu izan dudan kultur espazioa izan delako.

IIratxe Reparaz diziplina anitzeko arte zuzendaria da. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen EHUn, Arte Zuzendaritzako masterra egin zuen Bartzelonan eta gaur egun Diseinu Grafikoko prestakun-tzan jarraitzen du Elisavan. Orain Madrilen bizi da eta bertan irismen handia duten markentzat publizitate kanpainak garatzen ditu. Horren ildotik, musika proiektuentzat ere lan egin du, ZETAK edo ETS taldeentzat, besteak beste. Batez ere kontzeptuak eta irudiak konektatzea interesatzen zaio: ideiek zentzua, emozioa eta ejekuzio argia izan dezaten. Estilo propioa baino gehiago, unibertso bakoitzera egokitzea bilatzen du, beti ere ikuspegi sortzaile eta koherentearen bitartez.