Aspalditik daude senidetutaBaiona eta Iruñea, Grenet eta Urmenetaalkateekhitzarmena 1960an izenpetu zutenetik, hain zuzen. Grenet 30 urte baino gehiago izan zen auzapez, 1995era arte. Bada, urte hartatik dabil EtxegaraiBaionako Udalean. Lehenik, 19 urtez alkateorde eta, 2014tik aitzina, alkate. Joan den igandean aise nagusitu zen udal hauteskundeen bigarren itzulian, botoen erdia baino gehixeago kolkoratuz, ezkerreko bi zerrenden arteko batasunaren gainetik. Ezkerreko abertzaleek, izan ere, ituna egina zuten Etxeto sozialistarekin, baina ez zaie ongi atera, Etxetojakobino amorratua baita, hau da, ez du batere maite euskara. Bertze jakobino ospetsu bat Zuberoako hiriburuko alkatea da, Labadotalkate komunista, ezkertiarretanezkertiarrena, baina mugaz alde honetako eskuin muturrekoen jarrera duena euskarari dagokionez. Dena den, Hegoaldeko ezkertiar batzuen artean ere badute Etxetok eta Labadotekjarraitzaile fidelikeuskararen arloan, bai politikagintzan, bai sindikalgintzan. Bitartean, udaletatik datozen albisteen arabera, udal taldeak ederki hasiak dira nerbiosten, udal bozetarako urtebete baino gehiago falta bada ere. Are gehiago nabarmendu nahi du talde bakoitzak, bertzeek baino proposamen gehiago aurkeztu, haietariko aunitz barren hutsak. Bereziki, oposizioan daudenak saiatzen dira are zorrotzago jokatzenalkateen kontra. Iruñean ikaragarria da. Lehenagotik ere ez baitzen giro, eta orain, Korrikaren inguruan gertatu direnek are bazka handiagoa eman diote oposizioari eta liskarbide ere gertatzen ari dira Asironalkate aukeratu zutenen artean. Bada, zinez giro barea nahiko luke alkateakitsasketaren azken tartea onik egiteko, hainbesteraino, non, kopla bat hasia baita aditzen: itsasoa zakar dago datozen bozetaraino, nik zu zaitut maiteagoAsironekbarealdia baino.