Tantirumairu Ikastola (Lesaka)
l Hondakin organikoak berezi Konposta egiteko.
l Erosketak egitera etxeko poltsekin edo kapazu batekin joan
l Urdaiazpikoa, txistorra… enbasatua erosi beharrean, zuzenean beraiek moztutakoa erosi.
l Etxea txukuntzerakoan, zatarra edo trapuarekin garbitu papera erabili beharrean.
l Fruta edo barazkiak erosterakoan, sare edo poltsetan bildu gabe daudenak aukeratu.
l Aukeratu neurririk handiena duten enbaseak.
l Gutxitu produktu pozoitsu eta kutsagarrien erabilera.
l Txikiak geratu zaizkigun arropak bertzeei eman erabili dezaten.
l Kristalezko ontziak kontserbak egin edo janaria gordetzeko altxatu.
l Ahal dela, dendara itzultzen ahal diren kristalezko botilak erabili.
l Hondatutako tresnak konpontzen saiatu aldiro berriak erosten ibili gabe.
l Telefono mugikorrak , MP3ak eta gainontzeko aparailuak luzaroan erabili, modaren arabera aunitzetan aldatzen ibili gabe.
l Sobratzen zaigun janaria aprobetxatu hurrengo egunerako eta platerean dagoena bukatu.
l Animaliak ba ditugu ogi zaharrak eta janari hondarrak beraiei eman
l Zabor organikoa: konposta egiteko erabili.
Baratzean konposta egin.
Konposta egiteko ontzia eskatu.
Konposta egiten duen norbaiti zabor organikoa eman.
l Gainerako zaborra ontzi hauetara bota:
Iglu berdea
Horia
Urdina
Pila-edukiontzia
Olio-edukiontzia
l Zabor bilketa berezientzako kamioia (Egutegian adierazitako egunetan)
l Bereizketa guzti hauek egin ondoren geratzen dena edukiontzi arruntera botako dugu.