Lehen mailako arreta eskuratzeko 74.000 txanda eskatu dira Internet bidez azken urtean
Seme-alaba adingabeduna eta Iruñeko eta Iruñerriko auzo eta urbanizazio berrietan bizi den familia da txanda Internet bidez eskatu duten erabiltzaileen profila. 74.943 aldiz erabili da sistema azken hamabi hilabeteetan. Aurreko urtean familiako medikuekin, pediatrekin edo erizaintzako profesionalekin eskatutako 1.685.638 txandaren % 7,24 da.
Txanda eskatzeko ordenagailuaren erabilera % 1,7 handitu da aurreko urtearekin alderatuta (2013ko abuztutik 2014ko uztailera). 56.470 alditan aukeratu zen modu hori (998.044 kontsultaren % 5,7). Hala ere, esan beharra dago denboraldi horretan ezin izan zirela egin eskaerak ordenagailu bidez Nafarroako oinarrizko osasun-barruti guztietan.
2014ko otsailean ezarri zen guztiz txanden eskaera ordenagailu bidez egiteko sistema Nafarroa osoan; 2011n hasi ziren ezartzen. Sistemaren bidez, osasun-txartela duten herritar guztiek eska dezakete txanda www.navarra.es edo www.citasalud.navarra.es guneetan
Aurrez aurre zein bestela egindako kontsulten eskaerak kontuan izanez gero, iaz Internet bidez egin ziren eskaera guztietatik 51.155 familiako medikuarenera joateko izan ziren, hau da, 1.074.628 eskaeren % 4,7. 171.126 eskaeratik 19.730ek pediatrarenean eskatu zuten txanda (% 11,5), eta 439.884 eskaeratik 7.381 erizainaren arreta jasotzeko izan ziren (% 1,6).
Más en Sociedad
-
Un total de 150 personas de entre 20 y 71 años participan en el Programa de Pacientes Simulados de la UPNA
-
Detenido en una operación internacional un profesor en Sevilla por poseer vídeos pedófilos
-
La OCU analiza 32 helados de tarrina de supermercado: estos son los únicos cuatro que se salvan
-
Publicado en el BON el pacto educativo que traerá reducciones de ratios generalizadas en la educación pública desde septiembre